1:5000 web - Gipuzkoako Foru Aldundia

2011KO ORTOFOTOA

(Bidalketa data: 2012/04/20)

Dagoeneko 2011ko ortofotoa ikusgai eta eskuragarri dago b5m-n.

G-IRUDIAREN BERTSIO BERRIA (3.2 BERTSIOA)

(Bidalketa data: 2012/04/19)

Dagoeneko eskuragarri dago G-Irudiaren beste bertsio bat b5m webgunean. Azkeneko bertsio horrek hobekuntza hauek ditu:
- 32 biteko nahiz 64 biteko Microsoft Windows sistemekin dabil.
- Tresna berri baten bidez, LIDAR kotak kontsultatzeko aukera ematen du: bai lur eta hegaldi ereduetakoak eta bai bi marko altimetrikoetakoak (ortometrikoa eta elipsoidala).
- Lehenetsita dagoen ortofotoa 2011koa da.

Zure ordenagailuan G-Irudiaren beste bertsio bat baldin baduzu, desinstalatu egin behar da bertsio berria instalatu baino lehen.

GIPUZKOAKO SARE GEODESIKOAREN AIPAMEN BERRIAK

(Bidalketa data: 2012/03/14)

761 iltze geodesikoren aipamenak eguneratu egin dira eta deskargatzeko moduan daude.

ALDAKETA ETRS89RA

(Bidalketa data: 2012/03/08)

Datu geografikoen espazioko erreferentzia sistema aldatu egin da. Martxoaren 8tik aurrera, ED50 sistema erabiltzetik ETRS89 sistema erabiltzera pasatu gara. Horregatik, aurrerantzean b5m webgunean eskaintzen diren datu geografiko guztiak ETRS89 erreferentzia sisteman daude.

Zertarako egin da erreferentzia aldaketa? Europako herri guztietan, datu espazialak zehatzagoak izateko, datuak bateratzeko —datuen iturria den koordenatu sistema bakarra izan dadin— eta GNSS datuak elipsoidea aldatu gabe erabiltzeko.

Gehiago jakin nahi izanez gero, jo helbide hauetara:

http://etrs89.ensg.ign.fr/

http://epncb.oma.be/


http://www.boe.es/aeboe/consultas/bases_datos/doc.php?id=BOE-A-2007-15822

LIDAR DATU BERRIAK

(Bidalketa data: 2011/10/21)

Dagoeneko eskuragarri daude, b5m-ko bisore klasikoaren tresnak atalean, Eusko Jaurlaritzak editatu dituen 2008ko LIDAR hegaldiaren datuak. Atal berean, Azkoitia-Zumarraga korridoreko LIDAR datuak ere eskura daitezke, 2010ean GFAko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak sortuak.

ED50ETIK ETRS89RAKO ALDAKETA, GIPUZKOAN

(Bidalketa data: 2011/05/09)

Geodesia atalean daude Gipuzkoako ED50 udal topografien ED50-ETRS89 doiketaren emaitzak. Emaitza horiek dagoeneko udalei bidali zaizkie, kontuan har ditzaten udaletako base topografikoak ETRS89ra eraldatzean 1071/2007 Errege-Dekretuaren eta Gipuzkoako Geodesia Azpiegituraren arabera. ETRS89ra behin betiko eraldaketa burutu arte, erabiltzaileek behar diren Helmert parametroak eskura izango dituzte (ikus seinale geodesikoak), euren ETRS89 jasotze topografikoak ED50 udal baseetan sar ditzaten.

IGS08 ERREFERENTZIA-ESPARRU BERRIA

(Bidalketa data: 2011/04/15)

International GNSS Service-ren (IGS) produktu guztiek erreferentzia-esparrua aldatu dute 2011ko apirilaren 17az geroztik. Hori dela eta, AutoGNSS zerbitzuak etenaldiak izan ditzake. Datozen bi asteetan, antena-kalibrazio (igs08.atx) eta core estazioak (IGS08_core.txt), biak sorta berriak, aplikazioan sartu eta balidatuko dira, beste eguneraketa batzuen artean.

GIPUZKOAKO GNSS SAREA DABIL BERRIRO

(Bidalketa data: 2011/03/18)

Gure departamentuak errurik ez badu ere, akats bat gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiaren komunikazio-operadorea aldatzerakoan eta, ondorioz, 82.130.169.2 IPtik emitituriko zerbitzuak (denbora errealeko zuzenketa eta postprozesurako Rinex deskarga) geldituta egon dira martxoaren 10eko 12:00 UTC ordutik, martxoaren 16ko 12:00 UTC ordura.
Horregatik barkamena eskatzen dizuegu sortu bide dizkizuegun eragozpenengatik.

GIPUZKOAN TOPOGRAFIA LANAK EGITEKO GOMENDIOEN EGUNERATZEA

(Bidalketa data: 2011/03/18)

"Gipuzkoan topografia lanak egiteko gomendioak" dokumentua eguneratu berri dugu: http://b5m.gipuzkoa.net/web5000/docu/geodesia/GomendioakRecomendacionesGeodesiaGipuzkoa.pdf.
Horren harira, zuen iritzien zain gaude hobetzen jarraitzeko bai testu hori eta bai Gipuzkoako Foru Aldundiak mantentzen duen Gipuzkoako Geodesia Azpiegitura ere.

WFS ZERBITZUA ESKURAGARRI DAGO

(Bidalketa data: 2010/11/19)

Open Geospatial Consortium izena duen partzuergoko Web Feature Service zerbitzua (OGCko WFSa) eskuragarri dago Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegituran. Zerbitzu horrek bektore moduan irudikatutako gertakari geografikoen ezaugarri guztiak kontsultatzeko edo lortzeko aukera ematen du; datuok, GML formatuan eskuratzen dira Internet bidez. Xehetasun gehiago esteka honetan.

Ir a la primera página  Ir a la página anterior    Ir a la página siguiente  Ir a la última página     Emaitzak: 20 , Orriak guztira: 2
Gipuzkoako Atari Instituzionalaren logotipoa eta orri nagusirako esteka
  | Gipuzkoa.net   | Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako Departamentua     © 1997-2012