AutoGNSSa doan eskaintzen den zerbitzua da, GPS bektoreak behaketa estatikoetan oinarrituta prozesatzeko. Erabiltzaileak zerbitzariari Rinex formatuan igortzen dizkio maiztasun biko sentsore batek bildutako datuak, eta zerbitzariak datu horiek Gipuzkoako GPS Sarearekin eta inguruko IGS estazioekin lotu eta prozesatu egiten ditu. Behaketak Gipuzkoari dagokionez 4 ordutik beherakoak badira eta 60 km baino distantzia txikiagoan eginda badaude, erreferentzia-ingurunea Gipuzkoako GPS Sarea izango da. Bestela, ingurunea IGSa soilik izango da. Emaitzak bai IGS ingurunean, bai ETRS89 ingurunean eskaintzen dira. Aplikazioak posta elektroniko bat itzultzen dio erabiltzaileari, eta bertan igortzen dizkio behatutako gorabeherak eta PDF dokumentu bat, lortutako emaitzak dituena. Emaitzak zentimetrotan ere lor daitezke, erabiltzaileak bidalitako datuen kalitatearen arabera.
Aplikazioa garatzeko oinarriak National Geodetic Survey-ren Pages softwarea eta banaketa libreko beste programa batzuk izan dira. Helburua erabiltzaileari Gipuzkoan GNSS bektoreak prozesatzeko tresna eroso eta zehatza eskaintzea da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiari berari lan topografikoak kontrolatzeko erakunde osoan bateraturik dagoen kontrol-utilitatea eskura jartzea.
Edozer argitzea nahi baduzu, edo aplikazioan GPS estazio aktiboak gehitu nahi badituzu, ez izan zalantzarik eta jar zaitez gurekin harremanetan.
AutoGNSSa: nola funtzionatzen du?
Erabiltzaileak behaketari buruzko datuak eta bere helbide elektronikoa (iruzkin osagarria idatzita, hala nahi izanez gero) sartu behar ditu, eta posta elektroniko bat jasoko du emaitza edo, bere kasuan, hautemandako hutsegiteak jakinarazteko. Erabiltzaile gehienek ftp bidezko sarbiderik ez dutenez, aplikazioa web bidezko sarbidera mugatu da.
Aplikazioak maiztasun biko behaketak dituzten RINEX formatuko fitxategiak onartzen ditu soilik (2.1 bertsioa edo lehenagokoa), edo ZIP luzapeneko fitxategiak, RINEX formatuko fitxategi bat edo batzuk konprimituta dauzkatenak. Aplikazioak 5, 10, 15 edo 30 segundoko laginketa-tarteak onartzen ditu, betiere egun berari buruzkoak.
Behin fitxategia jaso denean, aplikazioak honako urrats hauek egiten ditu:
Honako hauek dira bektoreak prozesatzeko parametro garrantzitsuenak (2006ko martxoa):
AutoGNSSa. Esteka interesgarriak