G-Irudia aplikazio bat da, Autodesk produktuen erabiltzaileei b5m webgunean ikusgai dauden kartografia eta ortofotoak erraz eskuratzeko aukera ematen diena.
Aplikazio horrek Gipuzkoako Foru Aldundiaren WMS zerbitzuari bidaliko dio eskaera, kartografia edo ortofotoa eskatuz, eta lortzen duen irudia marrazki aktibo gisa aurkeztuko du Autodesk aplikazioan.
G-Irudiaren osagarri, bestelako informazio hau ere eskuratzen ahal da puntu jakin batzuei buruz: toponimia, ibaiak, errepideak eta eraikinak.
Aplikazioaren azkeneko bertsioa G-Irudia 3.2 da eta erabat integratu da Autodesk aplikazioetan. Horretarako, G-Irudia programatzean, hauek baliatu dira: Autodesk-eko softwareek duten .NET teknologia (programazio interfaze oso bat darabilte Autodesk-eko aplikazioek) eta .NET programazioak eskaintzen dituen aukera guztiak.
Orain, bi bertsio ditugu G-Irudia eskuratzeko, biak ere teknologia ezberdinak baliatuz garatuak. Horregatik, erabiltzaileak ondoko taulan begiratu behar du zein bertsio jaistea komeni zaion jakiteko, kontuan hartuta Autodesk-eko zein bertsiotan instalatuko duen:
| Autodesk produktuaren bertsioa (*) | G-Irudia 2.2 (VBA) | G-Irudia 3.2 (.NET) 32 bit / 64 bit |
| Aurreko bertsioak | Aztertu gabe | Ez / Ez |
| 2004 | Bai | Ez / Ez |
| 2005 | Bai | Ez / Ez |
| 2006 | Bai | Ez / Ez |
| 2007 | Bai | Bai / Aztertu gabe |
| 2008 | Bai | Bai / Aztertu gabe |
| 2009 | Bai | Bai / Aztertu gabe |
| 2010 | Bai (**) | Bai / Bai |
| 2011 | Bai (**) | Bai / Bai |
| 2012 | Bai (**) | Bai / Bai |
(*) AutoCAD LT ez da G-Irudiarekin bateragarria.
(**) 2010eko bertsioak eta ondorengoak ez dira bateragarriak VBA ingurunearekin. Bertsio horietan G-Irudia 2.2 erabiltzeko, jo ezazu Autodesk-eko web-orrira, zure Autodesk produktuarentzat egokia den VBA (Visual Basic for Applications) jaitsi eta, azkenik, instalatu egin behar duzu.
Hala ere, VBA osagarriak Autodesk-eko produktuetan baztertzen ari direnez, pentsatzekoa da etorkizunean ezin izango dela G-Irudia erabili Autodesk-eko bertsio berrietan.
Eskuratu G-Irudiaren egungo bertsioa (Autodesk 2007rentzat edo ondokoentzat): G_Irudia3.2 (ikus laguntza).
Eskuratu G-Irudiaren bertsio zaharra (Autodesk 2006rentzat edo aurrekoentzat): G_Irudia2.2.2 (ikus laguntza).