SOAP API-ko Test-tresna (PDF deskargatu)
Dokumentu hau Lurralde Plangintzako Zerbitzuak dituen datu espazialen biltegira sartzeko Web Zerbitzuen Plataformako Test-tresnaren erabiltzailearentzako deskribapena da.
SOAP API-ko Plataformaren Testaren aplikazioa ondoko helbidean eskura daiteke:
http://b5m.gipuzkoa.net/appws/publish.htm
1. Irudia. SOAP API-ko Testaren Aplikazioa Hasteko Web Interfazea

Sartzeko interfazeko "Run" botoia sakatuz (Ikus 1. Irudia. SOAP API-ko Testaren Aplikazioa Hasteko Web Interfazea) aplikazioa abiarazten da.
Visual Studio 2005 eta C# programazio-lengoaiarekin inplementatutako Bezero-aplikazio bat da.
2.Kale-izendegia Kontsultatzeko Zerbitzua
2.1 Deskribapena
buscarcallejero eragiketaren bidez kale-izendegiaren maila askotan kontsulta-mota ezberdinak egin daitezke: kaleak, atariko zenbakiak, eraikinak, posta-kodeak, etab., sarrera-parametroen aukera ezberdinen arabera. Xehetasun-maila (zerbitzuaren erantzunaren informazioa) burutzen den bilaketa motaren arabera aldatzen da.
"callejero" aplikazio-tabean kale-izendegiaren informazioa kontsultatzeko Interfazera sartzen da. Ikus 2. Irudia. Kale-izendegia kontsultatzeko Interfazea.
2. Irudia. Kale-izendegia kontsultatzeko Interfazea.

"
" motako botoi ezberdinek, zerbitzu honen bidez egin daitezkeen kontsulta-mota ezberdinak gauzatzen dituzte. Funtzio bakoitzak kontuan hartzen dituen sarrera-parametroak zeintzuk diren jakiteko kontsulta botoien aldameneko galdera-ikurraren botoiak sakatu behar dira ("
").Jarraian, zerbitzu honen bitartez egin daitezkeen kontsulta-aukera ezberdinak deskribatzen dira.
2.1.1 Bilaketa Herriaren arabera.
"Código Municipio" testu-laukiaren eskuinaldeko botoia sakatuz, testu-laukian inolako baliorik jarri gabe, Udalerrien zerrenda osoa itzuliko du. Galdera ikurraren botoiak beste kolore batez nabarmentzen ditu kontsultarako iragazki gisa erabiltzen dituen esparruak eta esparru horien araberako bilaketak burutzea ahalbidetzen du. Ikus 3. Irudia. Herria kontsultatzeko Interfazea.

Herri jakin bat aukeratzeko Izena "Municipio" testu-laukian sar daiteke edo Kodea "Código de Municipio" testu-laukian sartu, kopiatu/itsatsi aukeraren bidez.
"Código Municipio" testu-laukiaren eskuinaldeko botoia sakatu Herri horri buruzko datuak lortzeko. Galdera-ikurraren botoiak beste kolore batez nabarmentzen ditu kontsultarako iragazki gisa erabiltzen dituen esparruak eta esparru horien araberako bilaketak burutzea ahalbidetzen du. Ikus 4. Irudia. Herri jakin bat kontsultatzeko Interfazea.

2.1.2 Bilaketa Helbidearen arabera
Herri bat adierazitakoan eta testu-laukiaren eskuinaldeko "Código Calle/Plaza" botoia sakatzean, Herri bateko Kaleen zerrenda erakusten du. Galdera-ikurraren botoiak beste kolore batez nabarmentzen ditu kontsultarako iragazki gisa erabiltzen dituen esparruak eta esparru horien araberako bilaketak burutzea ahalbidetzen du. Ikus 5. Irudia. Helbidea kontsultatzeko Interfazea.

Helbide jakin bat aukeratzeko Izena "Calle/Plaza" testu-laukian sar daiteke edo Kodea "Código Calle/Plaza" testu-laukian sartu, kopiatu/itsatsi aukeraren bidez.
"Código Calle/Plaza" testu-laukiaren eskuinaldeko botoia sakatu Helbide horri buruzko datuak lortzeko. Galdera-ikurraren botoiak beste kolore batez nabarmentzen ditu kontsultarako iragazki gisa erabil daitezkeen esparruak eta esparru horien araberako bilaketak burutzea ahalbidetzen du. Ikus 6. Irudia. Helbide jakin bat kontsultatzeko Interfazea.

2.1.3 Bilaketa Zenbakiaren arabera
Kale bat aukeratutakoan eta "Número-Bis" testu-laukiaren eskuinaldeko botoia sakatzean, Kale horretan dauden zenbaki guztien zerrenda erakusten du. Galdera-ikurraren botoiak beste kolore batez nabarmentzen ditu kontsultarako iragazki gisa erabil daitezkeen esparruak eta esparru horien araberako bilaketak burutzea ahalbidetzen du. Ikus 7. Irudia. Kalearen Zenbakia kontsultatzeko Interfazea.

Kalearen zenbaki jakin bat aukera daiteke Zenbakia "Número" testu-laukian sartuz.

2.1.4 Bilaketa Eraikinaren Izenaren arabera
"Nombre de Edificio" testu-laukiaren eskuinaldeko botoia sakatuz, Kale jakin batean dauden Eraikinen zerrenda erakusten du, Kale hori adierazi bada, edo Herri osoan daudenena, soil-soilik Herria adierazi bada. Galdera-ikurraren botoiak beste kolore batez nabarmentzen ditu kontsultarako iragazki gisa erabil daitezkeen esparruak eta esparru horien araberako bilaketak burutzea ahalbidetzen du. Ikus 9. Irudia. Eraikinaren Izena kontsultatzeko Interfazea.

Eraikin jakin bat aukera daiteke Izena "Nombre de Edificio" testu-laukian sartuz.
"Nombre de Edificio" testu-laukiaren eskuinaldeko botoia sakatu, Kale jakin batean dauden Eraikinak lortzeko, aurretik Kale hori adierazi bada, edo Herri osoan daudenak, ez bada Kalea aukeratu. Galdera-ikurraren botoiak beste kolore batez nabarmentzen ditu kontsultarako iragazki gisa erabiltzen dituen esparruak eta esparru horien araberako bilaketak burutzea ahalbidetzen du. Ikus 10. Irudia. Eraikinaren jakin baten Izena kontsultatzeko Interfazea.

2.1.5 Bilaketa Posta Kodearen arabera
Herri batean dauden Posta Kode guztiak lor daitezke Herriaren Izena edo Kodea sartuz eta "Código Postal" testu-laukiaren eskuinaldeko botoia sakatuz. Galdera-ikurraren botoiak beste kolore batez nabarmentzen ditu kontsultarako iragazki gisa erabil daitezkeen esparruak eta esparru horien araberako bilaketak burutzea ahalbidetzen du. Ikus 11. Irudia. Posta Kodea kontsultatzeko Interfazea.

2.1.6 Bilaketa Barrutiaren arabera
Herri batean dauden Barruti guztiak lor daitezke Herriaren Izena edo Kodea sartuz eta "Distrito" testu-laukiaren eskuinaldeko botoia sakatuz. Galdera-ikurraren botoiak beste kolore batez nabarmentzen ditu kontsultarako iragazki gisa erabiltzen dituen esparruak eta esparru horien araberako bilaketak burutzea ahalbidetzen du. Ikus 12. Irudia. Barrutia kontsultatzeko Interfazea.

2.1.7 Bilaketa Atalaren arabera
Herri eta Barruti batean dauden Atal guztiak lor daitezke Herriaren Izena edo Kodea eta Herriaren Izena edo Kodea eta Barrutiaren Zenbakia sartuz.
"Distrito" testu-laukiaren eskuinaldeko botoia sakatu Barruti batean dauden Atal ezberdinak lortzeko. Galdera-ikurraren botoiak beste kolore batez nabarmentzen ditu kontsultarako iragazki gisa erabil daitezkeen esparruak eta esparru horien araberako bilaketak burutzea ahalbidetzen du. Ikus 13. Irudia. Atalak kontsultatzeko Interfazea

2.1.8 Hizkuntza
Aplikazio osoan hizkuntzarako erabil daitezkeen balioak honakoak dira:
3. Toponimoa Bilatzeko Zerbitzua
3.1 Deskribapena
"BuscarToponimia" aplikazio-tabetik zerbitzua abiarazi daiteke "Topónimo" testu-laukian balioak sartuz eta "Lengua" testu-laukian hizkuntzaren kodea ezarriz. Zerbitzua abiarazteko "Lanzar Servicio Topónimo" botoia sakatu behar da. Ikus 14. Irudia. Toponimiaren Bilaketa kontsultatzeko Interfazea.
14. Irudia. Toponimiaren Bilaketa kontsultatzeko Interfazea.

4. Irudia Marrazteko Zerbitzua
4.1 "DibujarImagen" Eragiketa
Funtzio horrek irudi katrografiko bat lortzea ahalbidetzen du, horren luzapena (MBR) zehazten duten bi koordenatu emanez. Posible da irudian ikuspenera gehitutako informazioaren geruzak zehaztea. Gehitutako geruzen ikuspena ezartzeko, aurrez geruza erabilgarriak kontsulta daitezke "mapasdisponibles" (Get Mapas) eragiketaren bitartez.
Aurretik zehaztutako hiru adibide daude, geruza ezberdinak erakusten dituztenak ("Datos 1", "Datos 2" eta "Datos 3"). "Datos2" eta "Lanzar Servicio DibujarImagen" botoiak sakatuz ondoko irudia lortzen da. 15. Irudia. "DibujarImagen" Interfazea.

4.2 "Mapas disponibles" eragiketa (Geruzen kudeaketa) "DibujarImagen" Zerbitzuan
Eragiketa honek, leku (edo maila) baten izena emanda, klase, talde eta mapen zerrenda bat ematen du. Mapa erabilgarrien zerrenda da eta horren ikuspena "dibujarImagen" eskaeran aktibatu daiteke.
Mapak "Grupos"-en eta Taldeak "Clases"-en biltzen dituen mapen hierarkia bat dagoenez, geruza jakin bat aktibatzeko horren taldea eta klasea ere aktibatu beharko dira. Ikus 16. Irudia. Mapa Erabilgarrien Interfazea.

5.1 Deskribapena
Kokapenaren Web-Zerbitzuak eragiketa (edo funtzio) ezberdinak ditu, datu-basetik entitate jakin batzuen kokapen geografikoa burutzea ahalbidetzen dutenak. Esate baterako: herriak, kaleak, hiriguneak, errepideak, kilometro-puntuak, toponimoak, ibaiak edo xy koordenatu batzuk; adibide batzuk jartzearren.
Aplikazio-tab bakoitzak idiosinkrasia komuneko entitate jakin batzuk kokatzeko aukera biltzen du.
Ematen den informazioa irudi baten url helbidea da, kokatutako elementua barne hartzen duena, eta formularioan ikusten da. Kokatutako elementuaren informazio alfanumeriko jakin bat (ezaugarriena) ere ematen da: Eragiketa edo funtzio batzuetan, irudiaz gain, kontsultatutako elementuaren informazio geografikoa (koordenatuak) ere lor daiteke, formatu estandar jakin batzuetan (gml, wkb edo wkt).
Posible da irudian ikusteko gehitutako informazioaren geruzak zehaztea. Gehitutako geruzen ikuspena ezartzeko, aurretik geruza erabilgarriak kontsulta daitezke "Mapas" botoiaren bidez, "Dibujar Imagen" Zerbitzuan bezala.
5.2 Kale-izendegiaren entitateak kokatzea
"Callejero" tabean, "LocalizarObjetoPorId" delakoaren barruan, "Id" goitibeherako zerrendan dauden adibideen identifikadore batzuk aukera daitezke, edo kontsultatu nahi den kodea sartu aurretik tarte bat jarriz.
OHARRA Zerbitzua kontsumitzen duten aplikazioen integratzaileetarako, logikoa den bezala, ez da beharrezkoa kokatzen den id-aren aurretik tarte bat gehitzea, soilik test-aplikazioaren interfazean.
Kasu honetan kontsulta daitezkeen entitateak honakoak dira: Comarcas, Municipios, Núcleos Urbanos, Calles (Vector), Calles (Edificios), Distritos y Secciones, Edificios : Id, Muni_calle_portal, Actividad. Jardueren identifikadoreak kokatzeko informazioa jardueratik lortzen da. Gainerako entitateetarako, posta helbideari buruzko informazioa lortzen da, hala dagokionean.
"Lanzar Servicio" botoian eskaera gauzatzen da. Ikus (17. Irudia. Jarduera baten Kokapenaren Adibidea.)
Lortzen den irudian kontsultatzen den entitatea edo lotutako entitateak agertzen dira nabarmenduta. Adibidez:
* Kalearen kokapenean kale horri dagozkion posta helbideak dituzten eraikinak nabarmentzen dira.
* "Distritos y Secciones" kokapenean barruti edo atalari dagozkion eraikin guztiak nabarmentzen dira.
url esparruan eskaeran sortutako irudiaren helbidea adierazten da.
"Viales" tabean, "LocalizarObjetoPorId" delakoaren barruan, "id" comboan dauden adibideen identifikadore batzuk aukera daitezke, edo kontsultatu nahi den kodea sartu aurretik tarte bat jarriz.
OHARRA Zerbitzua kontsumitzen duten aplikazioen integratzaileetarako, logikoa den bezala, ez da beharrezkoa eskaeretan kokatzen den id-aren aurretik tarte bat gehitzea, soilik test-aplikazioaren interfazean.
Kasu honetan kontsulta daitezkeen entitateak honakoak dira: Carreteras/Tren, Puntos Kilométricos, Líneas de Transporte Público eta Paradas de Transporte Público.
Kokapenean, kokatutako entitatea, horri buruzko ezaugarrien informazioa eta aukeran XML fitxategi bat, gml, wkb edo wkt formatuan, dituen irudi bat lortzen dira. "id"-aren goitibeherako zerrendaren ondoren dagoen zerrendatik lortu nahi den formatu-mota aukera daiteke.
Aukeran irudia eska daiteke "Imagen" goitibeherako zerrendan.
Kokapenean ezar daitezkeen beste parametro batzuk honakoak dira: Lortu nahi den irudiaren Eskala (soil-soilik eskalako faktore-zenbakia adieraziz), Hizkuntza, tokia eta neurriak.
"Lanzar Servicio" botoian eskaria exekutatzen da (Ikus 18. Irudia. Kokapenaren adibidea garraioaren geltokiaren identifikadore baten bidez.).
Lortzen den irudian kontsultatzen den entitatea edo lotutako entitateak agertzen dira nabarmenduta. Adibidez
* Puntos kilométricos kokapenean bidea ere nabarmentzen da.
* Línea de transporte público kokapenean, horren geltokiak ere nabarmentzen dira
| Entitatea | Ezaugarriak |
|---|---|
| Carreteras/Tren | Izena, Identifikadorea eta deskribapena |
| Puntos Kilométricos | Horri dagokion errepidearen Izena, Identifikadorea eta deskribapena. |
| Líneas de Transporte Público | Enpresa, noranzkoa, ibilbidea, mota eta garraio-linea geratzen den geltokien izenak. |
| Paradas de Transporte Público | Geltokiaren izena eta geltoki horretatik igarotzen diren lineei buruzko informazioa, honako ezaugarriekin: enpresa, mota, noranzkoa eta ibilbidea. |
gml, wkb edo wkt motako XML fitxategiak "Bektorea" taba aktibatuz ikus daitezke. (Ikus 19. Irudia. Kokatutako entitatearen "gml" motako fitxategia ikustea). Kontuan izanik wkb mota formatu bitarra dela eta hori ikusteak zentzurik ez duela, horrek dituen bektore kopurua adierazten da eta hori, zerbitzua eskatzerakoan wkb fitxategia behar bezala lortu dela erakusten duen informazioa da.
url esparruan eskaeran sortutako irudiaren helbidea adierazten da.
18. Irudia. Kokapenaren adibidea garraioaren geltokiaren identifikadore baten bidez.
18. Irudia. Kokapenaren adibidea garraioaren geltokiaren identifikadore baten bidez.
19. Irudia. Kokatutako entitatearen "gml" motako fitxategia ikustea
5.4 Toponimia-entitateen Kokapena
"Toponimia" tabean, "LocalizarObjetoPorId" delakoaren barruan, "Id" comboan dauden adibideen identifikadore batzuk aukera daitezke, edo kontsultatu nahi den kodea sartu aurretik tarte bat jarriz.
OHARRA Zerbitzua kontsumitzen duten aplikazioen integratzaileetarako, logikoa den bezala, ez da beharrezkoa eskaeretan kokatzen den Id-aren aurretik tarte bat gehitzea, soilik test-aplikazioaren interfazean.
Kasu honetan kontsulta daitezkeen entitateak honakoak dira: Barrios eta Orografía.
Kokapenean kokatutako entitatea, horri buruzko ezaugarrien informazioa eta batzuten XML fitxategi bat, gml, wkb edo wkt formatuan, dituen irudi bat lortzen da.
Kokapenean ezar daitezkeen beste parametro batzuk honakoak dira: Lortu nahi den irudiaren Eskala (soil-soilik eskalako faktore-zenbakia adieraziz), Hizkuntza, tokia eta neurriak.
"Lanzar Servicio" botoian eskaria exekutatzen da (Ikus 20. Irudia. Auzoaren Identifikadore baten Kokapenaren Adibidea).
Lortzen den irudian kontsultatzen den entitatea edo lotutako entitateak agertzen dira nabarmenduta.
Kokatzen den entitatearen arabera lortzen diren ezaugarriak honakoak dira
| Entitatea | Ezaugarriak |
|---|---|
| Barrios | Horren auzoari eta herriari buruzko informazioa |
| Orografía | Horri dagokion errepidearen Izena, Identifikadorea eta deskribapena. |
| Líneas de Transporte Público | Enpresa, noranzkoa, ibilbidea, mota eta garraio-linea geratzen den geltokien izenak. |
url esparruan eskaeran sortutako irudiaren helbidea adierazten da.
20. Irudia. Auzoaren Identifikadore baten Kokapenaren Adibidea.
"Rios" tabean, "LocalizarObjetoPorId" delakoaren barruan, "Id" comboan dauden adibideen identifikadore batzuk aukera daitezke, edo kontsultatu nahi den kodea sartu aurretik tarte bat jarriz.
OHARRA Zerbitzua kontsumitzen duten aplikazioen integratzaileetarako, logikoa den bezala, ez da beharrezkoa eskaeretan kokatzen den Id-aren aurretik tarte bat gehitzea, soilik test-aplikazioaren interfazean.
Kasu honetan kontsulta daitezkeen entitateak honakoak dira: Rios eta Cuencas.
Kokapenean kokatutako entitatea, horri buruzko ezaugarrien informazioa eta batzuten XML fitxategi bat, gml, wkb edo wkt formatuan, dituen irudi bat lortzen da.
Kokapenean ezar daitezkeen beste parametro batzuk honakoak dira: Lortu nahi den irudiaren Eskala (soil-soilik eskalako faktore-zenbakia adieraziz), Hizkuntza, tokia eta neurriak.
"Lanzar Servicio" botoian eskaria exekutatzen da (Ikus 21. Irudia. Arro baten kokapenaren Adibidea, wkt fitxategia horren koordenatuen bitartez lortuz).
Kokapenaren eskaeran ibai eta arroaren izena eta identifikadorearen informazioa lortzen da, dagokionaren arabera.
Lortzen den irudian kontsultatzen den entitatea edo lotutako entitateak agertzen dira nabarmenduta
url esparruan eskaeran sortutako irudiaren helbidea adierazten da.
21. Irudia. Arro baten kokapenaren Adibidea,wkt fitxategia horren koordenatuen bitartez lortuz
5.6 Kartofototekako entitateen Kokapena
"Toponimia" tabean, "LocalizarObjetoPorId" delakoaren barruan, "Id" comboan dauden adibideen identifikadore batzuk aukera daitezke, edo kontsultatu nahi den kodea sartu aurretik tarte bat jarriz.
OHARRA Zerbitzua kontsumitzen duten aplikazioen integratzaileetarako, logikoa den bezala, ez da beharrezkoa eskaeretan kokatzen den Id-aren aurretik tarte bat gehitzea, soilik test-aplikazioaren interfazean.
Kasu honetan kontsulta daitezkeen entitateak honakoak dira: Barrios eta Orografía.
Kokapenean kokatutako entitatea, horri buruzko ezaugarrien informazioa eta batzuten XML fitxategi bat, gml, wkb edo wkt formatuan, dituen irudi bat lortzen da.
Kokapenean ezar daitezkeen beste parametro batzuk honakoak dira: Lortu nahi den irudiaren Eskala (soil-soilik eskalako faktore-zenbakia adieraziz), Hizkuntza, tokia eta neurriak.
"Lanzar Servicio" botoian eskaria exekutatzen da (Ikus 20. Irudia. Auzoaren Identifikadore baten Kokapenaren Adibidea).
Lortzen den irudian kontsultatzen den entitatea edo lotutako entitateak agertzen dira nabarmenduta.
Kokatzen den entitatearen arabera lortzen diren ezaugarriak honakoak dira
22. Irudia. Kartofototekako elementu baten Id-aren bidezko Kokapena
"XY" tabean, "LocalizarObjetoPorId" delakoaren barruan, jasotako hiru sistemetako edozeinetan XY koordenatuen adibide batzuk aukera daitezke. Koordenatuak eta kontuan hartzen den erreferentziazko korrdenatuen sistema ere sar daitezke dagokien Testu-laukietan: ."Tipo", "Long" y "Lat".
Kokapenean irudi bat lortzen da; kokatutako puntu geografikoa horren erdian dago eta gurutze gorri batez nabarmentzen da (Ikus 23. Irudia. XY koordenatuaren Kokapenaren Adibidea).
Kokapenean ezar daitezkeen beste parametro batzuk honakoak dira: Lortu nahi den irudiaren Eskala (soil-soilik eskalako faktore-zenbakia adieraziz), Hizkuntza, tokia eta neurriak.
"Lanzar Servicio" botoian eskaera gauzatzen da.
Kokapenaren eskaeran jasotako beste bi erreferentziazko sistemetan kontsultatutako koordenatuak ere lortzen dira. Lortzen den irudian dagokion gunea agertzen da nabarmenduta.
url esparruan eskaeran sortutako irudiaren helbidea adierazten da.
23. Irudia. XY koordenatuaren Kokapenaren Adibidea
6. ConsultarObjetoPorXY Zerbitzua
6.1 Deskribapena
ConsultaObjetoPorXY Web-Zerbitzuak eragiketa (edo funtzio) ezberdinak ditu, datu-basetik entitate jakin batzuen kontsulta geografikoa burutzea ahalbidetzen dutenak. Esate baterako: ingurune fisikoa, kaleak, bideak, ibaiak edo xy koordenatu batzuk; adibide batzuk jartzearren.
6.2 Ingurune Fisikoko Objektuak Kontsultatzea
Puntu geografiko jakin batetik abiatuz, ingurune fisikoaren informazioa ematen duen funtzioa da; horren X eta Y koordenatuek sarrera-parametro gisa jarduten dute. "Selección" goitibeherako zerrendan badaude adibideen balio batzuk.
Adierazten den "tema"-ren arabera, dagozkion balioak itzultzen dira (Ikus 24. Irudia. Objektua Kontsultatu Ingurune Fisikoaren arabera. "VEGETACión" gaiaren kontsultaren adibidea koordenatu jakin batzuetan).
24. Irudia. Objektua Kontsultatu Ingurune Fisikoaren arabera. "VEGETACión" gaiaren kontsultaren adibidea koordenatu jakin batzuetan.
6.3 Kale-izendegiko Objektuak Kontsultatu
Puntu geografiko jakin batetik abiatuz, kale-izendegiaren informazioa ematen duen funtzioa da; horren X eta Y koordenatuek sarrera-parametro gisa jarduten dute. "EDIFICIO" gaia. "Selección" goitibeherako zerrendan badaude adibideen balio batzuk.
25. Irudia. Objektua Kale-izendegiaren arabera Kontsultatu. EDIFICIO gaiaren kontsultaren adibidea
6.4 Bideetako Objektuak Kontsultatu
Puntu geografiko jakin batetik abiatuz, bideen informazioa ematen duen funtzioa da; horren X eta Y koordenatuek sarrera-parametro gisa jarduten dute. "Selección" goitibeherako zerrendan badaude adibideen balio batzuk.
26. Irudia. Objektuak Kontsultatu Bideen arabera
6.5 Ibaietako Objektuak Kontsultatu
Funtzio honetan ibaien izenak lortzen dira, emandako puntu geografiko batean; horren X eta Y koordenatuek sarrera-parametro gisa jarduten dute. "Selección" goitibeherako zerrendan badaude adibideen balio batzuk.
27. Irudia. Objektuak Kontsultatu Ibaiaren arabera
6.6 Objektuak Kontsultatu Toponimiaren arabera
Funtzio honetan hirigune eta auzoen izenak lortzen dira, emandako puntu geografiko batean; horien X eta Y koordenatuek sarrera-parametro gisa jarduten dute. "Selección" goitibeherako zerrendan badaude adibideen balio batzuk.
28. Irudia. Objektuak Kontsultatu Toponimiaren arabera
6.7 Objektuak Kontsultatu Toponimiaren arabera
Eragiketa edo funtzio honetan puntu bati buruzko informazioa ematen da, zeinen X eta Y koordenatuek argumentu gisa jarduten duten. Informazio honek Longitudea eta Latitudea, puntuaren Altuera, etab. bezalako datuak ditu. "Selección" goitibeherako zerrendan badaude adibideen balio batzuk.
29. Irudia. Objektua XY-ren arabera Bilatzeko Kontsulta-Interfazea
6.8 KartoFototekako Objektuak Kontsultatzea
Eragiketa honetan , puntu geografiko jakin bateko kartografiaren datuak lortzen dira; horren X eta Y koordenatuek argumentu gisa jarduten dute.
Kontsulta daitezkeen kartografia motak ondokoak dira: Cartografía, Cincomiles (1:5000) edo Fotosaéreas.
30. Irudia. Objektua KartoFototekaren arabera Bilatzeko Kontsulta-Interfazea
6.9 Legeriaren Objektuak Kontsultatu
Eragiketa honetan legeria garrantzitsu bateko datuak lortzen dira, puntu geografiko jakin bat emanez.
31. Irudia. Objektua Legeriaren arabera Bilatzeko Kontsulta-Interfazea
7.1 Deskribapena
Ibilbidea Kalkulatzeko Web-zerbitzuak, parametro bezala jarduten duten bi edo hiru puntuen artean existitzen den ibilbide bat osatzen duten polilineoen koordenatuak ematen ditu. Ibilbidea hasierako puntu baten, amaierako puntu baten edo aukeran tarteko puntu baten koordenatuekin zehatz daiteke
7.2 Ibilbide baten Koordenatuak Kontsultatzeko Eragiketa
Azken X eta Y koordenatuak emanda, bi punturen arteko errepidezko ibilbidea ematen du. Aukeran tarteko puntu bat zehatz daiteke.
Funtzioak XML bat itzultzen du String batean kodetuta, lerroen XY balioekin eta ibilbidearen erpinekin.
Aplikazioaren tabean "Selección" goitibeherako zerrendan adibideen bi balio daude, "Lanzar Servicio" botoia sakatuz aukeratu eta probatu daitezke.
Interfazean zerbitzuak itzultzen dituen ibilbidearen polilineoen koordenatuak ikusten dira. ( Ikus 32. Irudia. Bi puntuen arteko ibilbide baten kontsultaren adibidea.).
32. Irudia. Bi puntuen arteko ibilbide baten kontsultaren adibidea.