OGCren (Open Geoespatial Consortium) estandarra
(ISO 19128).
Datu espazialen mapak eratzen ditu, era dinamikoan, Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegituran gordetako informazio espazialean
oinarrituta. Estandar honek maparen definizio hau ematen du: geografiari buruzko informazioaren irudikapena da, irudien formatu estandarrean
(PNG, GIF, JPEG, eta abar).
Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegituraren WMS zerbitzura joateko hau da esteka:
http://b5m.gipuzkoa.net/ogc/wms/gipuzkoa_wms?service=wms&request=getcapabilities
WMS zerbitzuak hiru eragiketa definitzen ditu,
URL (Uniform Resource Locator) motako eskaeren bidez eska daitezkeenak:
- 1. GetCapabilities: eman beharreko objektu espazialei buruzko metadatuak eskaintzen ditu,
XML formatuan.
- 2. GetMap: mapa geoerreferentziatua eskaintzen du, irudi digitalaren itxuraz.
- 3. GetFeatureInfo: mapan agertzen diren ezaugarri bereziei buruzko informazioa eskaintzen du.
Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegituraren WMS zerbitzuan getMap motako eskaera egiteko adibidea:
http://b5m.gipuzkoa.net/ogc/wms/gipuzkoa_wms?service=wms&version=1.3.0&request=getmap&layers=udal_barrutiak_limites_municipales
&styles=&crs=epsg:23030&bbox=530000,4740000,610000,4820000
&width=600&height=600&format=image/png
Hauek dira erabili beharreko parametroen esanahiak:
- styles: bistaratzearen estiloak (oraindik ez dago euskarri honetan).
- crs: mapa proiektatzeko hautatzen den erreferentzia bereziko sistema; EPSG Geodetic
Parameter Dataset formatuan dago.
- bbox: leihoko ertzak, aurreko atalean definitutako unitateetan.
- width: eman beharreko irudiaren zabalera pixeletan.
- height: eman beharreko irudiaren garaiera pixeletan.
- format: irudiaren irteerako formatua.
Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegituraren WMS zerbitzuan GetFeatureInfo motako eskaera egiteko adibidea:
http://b5m.gipuzkoa.net/ogc/wms/gipuzkoa_wms?service=wms&version=1.3.0&request=getfeatureinfo&layers=udal_barrutiak_limites_municipales&query_layers=udal_barrutiak_limites_municipales&info_format=text/html&crs=epsg:23030&bbox=519966,4740000,612114,4820000&width=1024&height=889&x=495&y=390
Hauek dira erabili beharreko parametroen esanahiak:
- service: eskatutako zerbitzu mota.
- version: WMS zerbitzuaren bertsioa (GetCapabilities eskaeran definitua).
- request: eskaera mota.
- layers: informazioaren eskaerarekin zerikusia duen geruza -edo geruzak- (komen bidez bereiziak).
- query_layers: aurreko ataleko berdina (layers parametroko informazio bera errepikatu behar da).
- info_format: eskaeraren irteerako formatua (hauetakoren bat izan daiteke: application/vnd.ogc,
gml, MIME, edo text/html).
- x: elementuaren X koordenatua pixeletan (ezkerreko goiko ertzetik neurtua = 0).
- y: elementuaren Y koordenatua pixeletan (ezkerreko goiko ertzetik neurtua = 0).
Informazio gehiago eskuratzeko:
http://www.opengeospatial.org/
http://en.wikipedia.org/wiki/Web_Map_Service
http://www.epsg.org/