Hondoratzeen antzematea
Gipuzkoako hondoratzeen azterketa bat egin da PSI (Persistent Scatterer Interferometry) teknikekin, ESAren SENTINEL-1 A/B sateliteen SAR irudietatik abiatuta, 30 x 30 m-ko espazio-bereizmenarekin eta 4.6 urteko denbora-bereizmenarekin (2016-2020). Azterlana hiriguneetan oinarritzen da eta Gipuzkoako azalera osoaren %10 inguru da. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, kontsultatu beste dokumentu hau.
Azaleko mugimenduen azterketa horren emaitzak (bertikalak zein horizontalak) bistaratzailean ikusi ahal izango dira (eraikuntza prozesuan). Datuok eskuratu nahi badituzu, jo ezazu hondoratzeen antzematearen datu multzoen web orrira. Datozen urteetan datu gehiago eguneratzen jarraitzea aurreikusten da, denborazko seriearekin jarraituz.
Gainera, Europa mailan, EGMSk ere bere bistaratzailea kontsultatzeko aukera ere eskaintzen du, gutxi gorabehera 100 x 100 m-ko bereizmenarekin.
Azpimarratu behar da datu hauek tentuz hartu behar direla, presazko ondoriorik atera gabe. Gainazaleko mugimendu posible hauek egiaztatu egin behar dira, landan bertan, mugimenduak detektatzeko beste prozedura batzuekin.