Bilatzaile geografikoaren APIa
Baliabideari buruzko informazioa
- URL
- https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/toposearch2
- Erantzun formatuak
- JSON, XML
- Autentifikazioa
- Ez
- Ratio mugatua
- Bai
API honen bidez, Gipuzkoako toponimia eta posta helbideak bila ditzakezu. B5m-ko bilatzaile geografikoak API hau erabiltzen du bilatzaile eta direktorio geografikoetan.
Eskaeraren parametroak
| Parametroa | Deskribapena | Lehenetsia | Beharrezkoa |
|---|---|---|---|
| q | Bilatu beharreko izen geografikoa (toponimikoa) edo posta helbidearen izena. Izen hauek onartzen dira, besteak beste: udalerrien izenak, kaleen izenak, izen toponimikoak (mendiak, errekak, ibaiak, lekuak...) eta abar. | - | Ez |
| lang | Hizkuntza. Hiru onartu dira: eu, es eta en. Lehenetsia, eu. | eu | Ez |
| start | Jauzi egin beharreko erantzunen kopurua. | 0 | Ez |
| rows | Bilaketaren erantzunen kopurua, start parametroaren ondoren. | 1000000 | Ez |
| city | Udalerriaren izena edo udalerriaren kodea. | - | Ez |
| street | Kalearen izena edo kalearen kodea (city parametroa ere jarri behar da). | - | Ez |
| riverbasin | Arro hidrografikoaren izena. Arro horren elementu hidrografikoak bilatuko ditu. | - | Ez |
| road | Errepidearen izena. Errepidea bilatuko du. | - | Ez |
| addr | Posta helbideak besterik ez (addr=1). Honen baliokidea da: type=posta_helbidea. | 0 | Ez |
| viewbox | Bilaketa leiho geografiko batean mugatzeko. Parametroen formatua: [longitude_minimoa,latitude_minimoa,longitude_maximoa,latitude_maximoa], EPSG:4326 koordenatu sisteman. | - | Ez |
| pt | Leiho geografikoa erabiliz gero, badugu aukera bilaketa erdigune puntu batetik abiatzeko. Horrela, emaitza erdigunearekiko distantziaren arabera ordenatuko da. Parametroaren formatua: [longitudea,latitudea], EPSG:4326 koordenatu sisteman. | - | Ez |
| dist | Bilaketaren distantzia, kilometrotan, pt parametroaren puntutik abiatuta. | 80 | Ez |
| b5m_id | Bilaketa b5m kodea erabilita. | - | Ez |
| sort | Bilaketa librean (q parametroa), emaitzen ordena izenaren arabera, bilaketaren antzekotasuna aintzat hartuta. Aukerak: [asc|desc]. | asc | Ez |
| nor | Emaitzaren sailkapen normalizatua, ehunekoan. Aukerak: [0|1]. | 0 | Ez |
| numfound | Bilaketaren emaitza-kopurua besterik ez. Aukerak: [0|1]. | 0 | Ez |
| types | Bilatu beharreko elementu-moten zerrenda bakarrik. Aukerak: [0|1]. | 0 | Ez |
| type | Zehaztutako elementu-motaren gainean egingo da bilaketa. Mota horrek types parametroaren zerrendako edukietako bat izan behar du. | 0 | Ez |
| format | Erantzunaren formatua adierazten du. Honela izan behar du: json, xml edo php. | json | Ez |
Adibideak
- 1. Bilaketa arrunta
-
https://b5m.gipuzkoa.net/api/2.0/toposearch2?q=txindoki&lang=eu
- 2. Bilaketa arrunta, baina leiho geografiko baten barruan (viewbox) eta puntu geografiko batetik abiatuta (pt)
-
https://b5m.gipuzkoa.net/api/2.0/toposearch2?q=txindoki&viewbox=-2.02,43.30,-1.97,43.32&pt=-2.00,43.31&lang=eu
- 3. Bilaketa arrunta, leiho geografiko baten barruan (viewbox), puntu geografiko batetik abiatuta (pt) eta bilaketaren distantzia zehaztuta (dist)
-
https://b5m.gipuzkoa.net/api/2.0/toposearch2?q=txindoki&viewbox=-2.02,43.30,-1.97,43.32&pt=-2.00,43.31&dist=10&lang=eu
- 4. Posta helbide baten bilaketa
-
https://b5m.gipuzkoa.net/api/2.0/toposearch2?q=claudio anton luzuriaga 3&lang=eu
- 5. Errepide baten bilaketa
-
https://b5m.gipuzkoa.net/api/2.0/toposearch2?q=gi-2131&lang=eu
- 6. Errepide bateko kilometro-puntu baten bilaketa
-
https://b5m.gipuzkoa.net/api/2.0/toposearch2?q=gi-2131 2&lang=eu
Erantzuna
| Eremua | Deskribapena |
|---|---|
| boundingbox | Multzo geografiko baterako gutxieneko mugaketaren koadroa (Minimum Bounding Box). |
| postcode | Posta kodea (posta helbide bat bada). |
| door_number | Atari zenbakia (posta helbide bat bada). |
| distance | Elementuaren distantzia bilaketaren erdigunetik (pt parametroa). |
| importance | Elementuaren garrantzia bilaketaren emaitzan. Zenbaki bat da, eta zenbat eta handiago izan, orduan eta garrantzi handiagokoa izango du elementuak. |
| b5m_id | Elementu geografikoaren b5m kodea. |
| GFA_code1 | Elementu geografikoaren GFA kode 1. |
| GFA_code2 | Elementu geografikoaren GFA kode 2. |
| GFA_id | Elementu geografikoaren GFA identifikatzailea. |
| GFA_idcarre | Elementu geografikoaren GFA identifikatzailea (errepide bat bada). |
| display_name | Elementu geografikoaren izena, eskaera egin den hizkuntzan (lang). |
| type | Elementu geografikoaren mota. |
| road | Errepidearen izena, Kilometro Puntu (KP) bat bada. |
| KP | Errepidearen KPa. |
| way | KPren norabidea errepidearen baitan. |
| description | Elementu geografikoaren deskribapena (errepide bat bada). |
| city | Udalerriaren izena. |
| street | Kalearen izena. |
| lon | Elementu geografikoaren zentroaren longitudea. |
| lat | Elementu geografikoaren zentroaren latitudea. |
| map_link | Elementu geografikoa b5m-ko mapan ikusteko URLa. |