Txoribistaren APIa (irudi zeiharrak)
Baliabideari buruzko informazioa
- URL
- https://b5m.gipuzkoa.eus/api/2.0/oblique
- Erantzun formatuak
- JSON
- Autentifikazioa
- Ez
- Ratio mugatua
- Ez
API honen bidez, Gipuzkoako argazki zeihar historikoak ikus eta kontsulta ditzakezu (bi urtetakoak dira, 2007 eta 2009). Argazki zeihar horiek hegazti edo txori bat izango balu bezalako ikuspegia eskaintzen duenez, Txoribista izenarekin izendatu ohi dira. B5m-ko 2.0 bisoreak API hau erabiltzen du Txoribista irudiak eskaintzeko eta haien artean nabigatzeko. Hiru modutara erabil dezakezu APIa:
1. Leku bateko argazki zeiharrak kontsultatu
Leku bateko koordenatuak hartuta, argazki zeiharrik dagoen kontsultatu. Hori lortzeko, hauetako bat egin behar duzu:
- 1.1. Puntu jakin batean argazki zeiharrik dagoen kontsultatu. Adibidez: 556702, 4771154, ETRS89 / UTM30N (EPSG:25830).
-
https://b5m.gipuzkoa.net/api/2.0/oblique?x=556702&y=4771154&srid=25830&type=features
- 1.2. Aurreko puntuko 2009ko argazki zeiharrak kontsultatu.
-
https://b5m.gipuzkoa.net/api/2.0/oblique?year=2009&x=556702&y=4771154&srid=25830&type=features
Eskaeraren parametroak
| Parametroa | Deskribapena | Lehenetsia | Beharrezkoa |
|---|---|---|---|
| year | Argazki zeiharraren urtea (2009 edo 2007). | - | Ez |
| x | Kontsultatu nahi den puntuaren x koordenatua. | - | Bai |
| y | Kontsultatu nahi den puntuaren y koordenatua. | - | Bai |
| srid | Aurreko koordenatuen espazio-erreferentziaren sistema (SRS), EPSG kodean adierazia, jartzen ez bada, sistemak igarriko du. SRS bateragarriak hauek dira: EPSG:4326, EPSG:25830 eta EPSG:3857. | - | Bai |
| type | Kontsulta mota, kasu honetan, features jarri behar da. | - | Bai |
Erantzuna
1.1. Urtea ez badugu jarri
['data']['years'] izeneko arrayaren barruan azalduko dira eskuragarri dauden argazki zeiharren urteak. Ez badago argazki zeiharrik balore hori «null» izango da.
1.2. Urtea jarri badugu
['data']['features'] izeneko arrayaren barruan dagoen ['properties'] etiketan dauden eremu hauek:
| Eremua | Deskribapena |
|---|---|
| imagename | Argazki zeiharraren irudiaren izena. Beharrezkoa, argazki horri buruz kontsultak egin nahi baditugu. |
| imagecols | Irudiaren zabalera, pixeletan. |
| imagerows | Irudiaren altuera, pixeletan. |
| shotdate | Argazki zeiharra egin zen eguna. |
| shotorient | Argazki zeiharraren orientazioa. |
2. Argazki zeihar baten barruko koordenatuak (pixeletan) kontsultatu
Behin argazki zeiharra aukeratuta, kontsultatu puntu bateko kokapena irudiaren barruan (pixeletan)
- Aurreko adibideko puntuaren kokapena kontsultatu argazki zeihar baten barruan.
-
https://b5m.gipuzkoa.net/api/2.0/oblique?x=556702&y=4771154&name=ESGU4006007NeighObliq4421N_091018&year=2009&type=measure
Eskaeraren parametroak
| Parametroa | Deskribapena | Lehenetsia | Beharrezkoa |
|---|---|---|---|
| x | Kontsultatu nahi den puntuaren x koordenatua, EPSG:25830 espazio-erreferentziaren sisteman. | - | Bai |
| y | Kontsultatu nahi den puntuaren y koordenatua, EPSG:25830 espazio-erreferentziaren sisteman. | - | Bai |
| name | Argazki zeiharraren izena, aurreko eskaeran imagename eremuan adierazi dena. | - | Bai |
| year | Argazki zeiharraren urtea (2009 edo 2007) | - | Bai |
| type | Kontsulta mota, kasu honetan, measure jarri behar da. | - | Bai |
Erantzuna
| Eremua | Deskribapena |
|---|---|
| x | Argazki zeiharraren irudiaren x koordenatua, pixeletan. |
| y | Argazki zeiharraren irudiaren y koordenatua, pixeletan. |
(Kontuan hartu behar duzu argazki zeiharraren irudiaren koordenatuen jatorria goi-ezkerraldeko izkina dela; hau da, 0, 0 puntua.)
3. Argazki zeihar baten koordenatu geografikoak kontsultatu
Argazki zeihar jakin baten barruko koordenatuetatik abiatuta (pixeletan), puntu horren koordenatu geografikoak kontsultatu.
- Aurreko argazkiaren koordenatu geografikoak lortu, barruko koordenatuetatik abiatuta (pixeletan). Emaitza EPSG:25830 espazioko sisteman izango da.
-
https://b5m.gipuzkoa.net/api/2.0/oblique?px=1524&py=295&name=ESGU4006007NeighObliq4421N_091018&year=2009&type=measure
Eskaeraren parametroak
| Parametroa | Deskribapena | Lehenetsia | Beharrezkoa |
|---|---|---|---|
| px | Kontsultatu nahi den puntuaren koordenatua irudian, pixelaren x parametroa. | - | Bai |
| py | Kontsultatu nahi den puntuaren koordenatua irudian, pixelaren y parametroa. | - | Bai |
| name | Argazki zeiharraren izena, aurreko eskaeran imagename eremuan adierazi dena. | - | Bai |
| year | Argazki zeiharraren urtea (2009 edo 2007) | - | Bai |
| type | Kontsulta mota, kasu honetan, measure jarri behar da. | - | Bai |
Erantzuna
| Eremua | Deskribapena |
|---|---|
| X | Argazki zeiharraren x koordenatu geografikoa, EPSG:25830 espazioko sisteman. |
| Y | Argazki zeiharraren y koordenatu geografikoa, EPSG:25830 espazioko sisteman. |
| Z | Argazki zeiharraren z koordenatu geografikoa; hau da, altuera ortometrikoa. |